XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta goibeltasun eta zoriona nahasian zituen atmosfera zorabiozko hura.

Dardar egin zuten haren ezpainek, begiak argitu zitzaizkion eta orduantxe hain zuzen, ulertu ahal izan zuen zerbait amaigabe haundi eta berria...

Uzkur eta malenkoniatsu bihurtu zen.

Kemen guztiak galduak zituen.

Lehengo etxe bizitza gogaitgarria egin zitzaion bakarrik bizi zenetik; beste bat hartu zuen.

Ez zen gehiago Kolommatarrak ikustera joan, eta halabeharrak bakarrik topo eragin zion Lisarekin, handik bi urtetara.

Eliza batetan izan zen.

Lisa ezkondua zen dagoeneko; inude bat zuen lagun, besoetan haur bat zuela.

Agurtu zuen Vasiaren andregai izana, esaldi arrunt batzu zuzendu zizkioten elkarri, baina biek nabarmenki, ez zuten iraganaz hitzegiterik nahi izan.

Lisak, zoriontsu zela esan zuen Jainkoari esker, nahiko eroso bizi zirela, senarra oso maitea zuen gizon ondradu bat zela...